Jakintza unibertsala eta domeinu publikoa

  • Programazio ingurunea:

Guk egindako aplikazioa “Badakizu ala ez?” “App Inventor” izeneko aplikazioarekin egin genuen. Aplikazio honek edozein aplikazio zein joku egiteko aukera ematen digu. “App Inventor”-rek bi zati ditu, alde batetik, “designer” izeneko zatia du, bertan aplikazioaren diseinua lantzen da, hau da, jendeak ikusiko duena diseinatzeko lekua da, eta beste alde batetik, “blocks” zatia du. Bertan, aplikazioak zer egin behar duen adierazi behar da. Hainbat bloke daude eta blokeak batuz aginduak emango diozu aplikazioari.

Esan bezala, “Designer” zatian aplikazioaren itxura lantzen da. Bertan, testuak, irudiak etab. sartu daitezke. Gure aplikazioari dagokionez honako itxura hau duka:

HASIERA
GALDERAK
SCREENSCORE

“Blocks” atalean berriz, “designer” atalean jarritako botoiei aginduak ematen zaizkie, piezak elkartzen puzle bat bezala. Gure aplikazioak, hainbat pantaila ezberdin dituenez eta bakoitza funtzio desberdinarekin hainbat “blocks” zati ditugu.

HASIERA
GALDERAK
SCREENSCORE
  • Aplikazioaren prozesua

Ikasturtearen hasieran irakasleak programatzen ikasi behar genuela eta praktikatzeko modurik onena aplikazio bat sortzea zela esan zigun. Beraz, pentsatu genuen modurik onena sorturik dagoen aplikazio bat bertsionatzea zela, hortik hasi zen aplikazioa egitearen ideia. Hasieran, zein aplikazio egin behar genuen aukeratu genuen, hori eginda zirriborroa egiten hasi ginen. Irakaslearen laguntzarekin informazioa lortu genuen jakiteko nola egin eta genuen informazio guztia bilduz aplikazioa sortzea lortu dugu.

APLIKAZIOAREN ZIRRIBORROA
FLUXU DIAGRAMA
  • Webgunearen prozesua

Jabetza intelektuala: izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da, zeinaren bitartez mota sakotako lanen ororen egileen edo beste titular batzuen eskubideak babesten diren. Horretarako lizentzia mota desberdinak erabiltzen dira.

Lizentzien bitartez egile eta erabiltzaileen kontratuzko harremanak zehazten dira. Lizentzia mota asko daude baina gauzak sinplifikatzeko lizentzia mota nagusienen zerrenda bat idatzi dugu.

1.COPYRIGHT

Zer da Copyrighta?

© Copyright ikurrak adierazten dio jendeari obra bat originala dela eta obra horren erabilera, erreprodukzioa, eraldaketa edo argitalpena egile eskubideen mende dagoela. Obraren erabilera, aldaketa edo banaketa aukerak mugatzen dituen softwarea da.

2. COPYLEFT

Zer da Copyletfa?

Lizentzia bat da non obrak partekatu eta berrerabiltzeko aukera proposatzen duena, lizentzia libreen erabilera bultzatuz, zeintzuen bitartez egileak ‘eskubide batzuk’ beretzat erreserba ditzakeen.

3. CREATIVE COMMONS

Zer dira Creative Commons lizentziak?

CC (Creative Commons) lizentziek aukera ematen diete egileei beren obren eskubide batzuk lagatzeko eta beste batzuei eusteko.

Creative Commons gobernuz kanpoko erakunde bat da egileei eta sortzaileei beren obren gaineko eskubideak kudeatzeko lizentziak eta tresna libreak eskaintzen dizkiena, beren lana eta ezagutza era errazean partekatu ahal izateko.

CC lizentziak edozein sormen edukiri aplika dakizkioke; adibidez: hezkuntza baliabideak, musika, argazkiak, datu baseak, informazio publikoa, softwarea, bideoak…

CC lizentzia bakoitzak zehazten du zein eskubide lagatzen dituen egileak, zein baldintzatan, eta baita erabiltzaileek zer egin dezaketen obrarekin ere. Ez dago lizentzia bat bakarrik, egilearen borondatearen arabera, konbinazio desberdinak egin daitezke. Lizentzia guztietan ezinbestekoa da obraren egiletza aitortzea.

6 lizentzia dira erabilienak:

 Aitorpena (by): obraren edozein ustiapen mota onartzen da.

 Aitorpena – Ez komertziala (by-nc): onartzen da obra eratorriak sortzea, baldin eta erabilera komertzialik egiten ez bada.

 Aitorpena – Ez kormetziala – Berdin partekatu (by-nc-sa): ez da onartzen jatorrizko obraren erabilera komertzialik, ezta eratorritako obrena ere. Eratorritako obraren banaketa jatorrizko obra arautzen duen lizentzia berberarekin egin behar da.

 Aitorpena – Ez komertziala – Eratorririk ez (by-nc-nd): ez da onartzen jatorrizko obraren erabilera komertzialik, ezta eratorritako obrarik sortzea ere.

 Aitorpena – Berdin partekatu (by-sa): onartzen da jatorrizko obraren eta eratorritako obren erabilera komertziala. Banaketa, berriz, obra arautzen duen lizentzia berberarekin egin behar da.

 Aitorpena – Eratorririk ez (by-nd): onartzen da jatorrizko obraren erabilera komertziala, ez ordea eratorritako obrarik sortzea.

Irudien edizioa

Aplikazioan agertzen diren argazkiak guk egindakoak dira. “Ink scape” izeneko aplikazioarekin egin ditugu, eta aplikazioaren zirriborroak berriz “Gimp” erabilita egin ditugu. Adibidez:

Gure logoa “Ink scape” bidez
Web orrialdearen zirriborroa “Gimp” bidez

Sare zerbitzuen funtzionamendua

Gure ordenagailua Internetera konektatzen denean, IP zenbakidun helbide bat ematen zaio. Posta helbide bat bezala, IP helbideak ordenagailu bakarra identifikatzen du Interneten. Hala ere IP helbide bat ez dago beti ordenagailu espezifiko bati lotuta. Horregatik, gure ordenagailua Internetetik deskonektatzen denean eta beranduago birkonektatzen denean, IP helbide ezberdina jaso dezake. IP helbide bat 0-255 bitarteko lau zenbakiekin idazten da, puntuka bereizita (adibidez, 207.123.209.9).

Interneteko zerbitzari guztiek, web guneak ostatatzen dituztenek bezala, IP helbideak ere badituzte. IP helbideak gogoratzea deserosoa denez eta denboran alda daitezkeenez, sistema espezifikoak daude Interneten nahi den helmuga lortzea errazagoa izan dadin. Sistema hau Domeinu Izenen Sistema da (Domain Names System, DNS ingelesezko siglak), non konputagailu talde batek gure ordenagailuari “izenekin” lotutako IP helbide bat ematen dion.

Adibidez, Wikipediaren webgunera sartzeko, wikipedia idazten dugu 208.80.154.224 idatzi beharrean. Ordenagailuak mezu bat bidaltzen du izen horrekin DNS zerbitzarira. DNSak domeinu izena IP helbide batean itzultzen du. Sistema honek web eta Internet nabigaziorako aplikazioak erabiltzaileentzat atseginagoak egiten ditu.

Zer dira domeinua eta hosting-a?

Domeinua zure webgunearen izena, zure empresaren webgunearen izena, proiektu pertsonalaren edo merkataritza elektronikoko dendaren izena da.

Hosting-a Interneteko erabiltzaileei euren informazioa, irudiak, bideoak edo web orrialdeak gordetzeko aukera ematen duen zerbitzua da. Mundu fisikoko ostalaritzaren parekoa litzateke.

WordPressen erabilera

Lehenik wordpress instalatu behar dugu bere zerbitzuak erabiliko baitditugu webgunea sortzeko. Dinahostinen (beste zerbitzu bat) webgunean sartuko gara eta kontu bat sortuko dugu wordpres instalatzeko.

Webgunea editatzen hasi baino lehen wordpress prestatu behar dugu. Horrek esan nahi du gure webgunean login egin behar dugula lahen erabilitako kontuarekin. Hortik aurrera dena pretsonalizatu eta nahi duzuna sartu ahalko duzu webgunean.

Txantiloien aukeraketa egiteko oso erraza da. Nahikoa da worpresseko konfigurazio pantailan esker aldeko menuan aurkezpenak klikatu eta gero itxurak klikatu. Hori egin eta gero nahi duzun txantiloia deskargatu eta ezarri ahalko duzu.

Webgunea pertsonalizatzeko berriz ere aurkezpena klikatu eta gero pertsonalizatu klikatuko dugu. Hori eginda menu handi bat agertuko zaigu ezker aldean eta eta gure webgunea erdian. Hemendik aurrera nahi duzula alda dezkezu zure gustura jartzeko. Izan kontuan txantiloi bakoitza desberdina dela eta denak ez dutela pertsonalizazio maila bera.

Orrialdeak eta bidalketak zure webgunean nahi duzuna agertzeko erabiltzen dira. Horiek irudie, bideoez edo testuaz bete dezakezu. Horiek biak ezker aldeko menuan topa ditzakezu.

Erabiltzaileak web orrialdea editatzeko baimena duten pertsonak dira. Gure kasuan, talde bat garenez, bakotzak erabiltzeile bat du eta denok ahal dugu editatu. Erabiltzaileen kudeaketara sartzeko nahikoa da ezkerreko menuan erabiltzaileak klikatzea.