Produktua

Galdera-erantzun jolasa

Zer egin dugu?

Android gailuetarako galdera-erantzun jolas bat egin dugu “App Iventor” aplikazioaren bitartez, eta horretarako, “Egunen behin” jolasean oinarritu gara. Galdera-erantzunen aplikazio bat da, lehiakideen arteko kultura mailaren lehiaketa bat.

Zein helburu du?

Aplikazioaren helburu nagusia, ahalik eta azkarren galderak zuzen erantzutea da.

Nola erabiltzen da?

Hasteko, aplikazioan zure izena jarri, hori eginda jolasten hasi zaitezke. Goi aldean galdera eta galdera hori zer eremuri dagokion azalduko da eta behean berriz lau erantzun posibleak. Lau horietatik bat da erantzun zuzena. Galdera erantzundakoan hurrengora pasako zara, hamar galdera erantzun arte. Guztiak erantzundakoan, lortutako emaitza eta zenbat denboran egin duzun azalduko da, baita zer postutan geratu zaren ere sailkapen orokorrean.

HASIERA
GALDERAK
SCREENSCORE